XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urkixo`tar Don Julio Euskeralojian

Bizkaitarrok: Urkixo`tar Don Julio`ren jaiotzako 100 urte betetze ontan, nik, Jaun aundi aren adiskide adiskide txiki izan nintzan onek, nere lenengo Don Julio`ren irudia berritu nai dizuet.

Don Julio, neretzat, aspaldi artan, zaldun argi-argi bat zan.

Iru anai ziran urkixotarrok: iru anai, zein-baiño-zein zaldunago: Don Adolfo, Don Josè Marìa, eta Don Julio, irurok zerbait aundi izateko jaioak.

Don Adolfo, Bizkai`aren zaldun izango zan; Don Josè Marìa, Elizaren zaldun; eta gure Don Julio, Euskeraren zaldun.

Don Julio`ren zalduntasuna garai artan, besteak beste, Euskeraren aldeko burruka bizkor batean azaldu zitzaigun.

Justa-burruka bat izan zan, a florete esan oi zan oietakoa; bañan naiko bizi ta bizkor.

Bi gizon burrukalari, bata Euskeraren mendratzalle Don Pìo Baroja eta bestea, Euskeraren goratzalle gure Don Julio.

... bildu ziran / Beotibar`en pelean.

Bilbao`n izandako itzaldi batean, Don Pio`k Euskera mendratu egin zuan.

Euskera, kultura gaitarako gai ez izateaz gañera, euskaldunen kulturarako beaztopa, galga, ta estropozo bezela azaldu zigun.

Don Julio, ordurako, Euskeraren alorrean oso sarturik zegon.

Eta, ola, bere burua bearturik arkitu zuan, Baroja`ren aurka lantza bat puskatzeko.

Eta, esan-da-egin, egun aietako periodiku batean, Baroja`ren esate mendratzalle aren aurka azaldu zuan bere burua.

Ekintza arraixku aundikoa zan, Don Julio`rena.

Don Pio Baroja, orduan erderazko nobelagillerik onenetakotzat jotzen zan eta, izan, irakurrienetakoa ba zan.

Ala ere, Don Julio`k ausartatsu ekin zion Baroja`ren esaundari....